2006-03-27

Dortokak

Filed under: Jostailuak

Dordoka txiki hauek gure mahai gainean zehar mugi daitezke benetazko dordoka balitz bezala. Honen erabileran hamabost modelo ritmikoetatik aukera egin dezakezue eta berak bere hotsaz erantzungo dizu. Leopold Mozarten Toy sinfonia ere entzun ahal izango duzu honen bitartez.

Gogoratu nahi dizuegu, 29$ balio duela bakoitzak eta Japonian jadanik oso famatuak egin direla eta ezin dute ziurtatu bidaltze denbora. Bakoitzak gogoko duen kolorea egiten saiatuko direla, baina esaten dute gero eta kolore bereziagoa izan, bidaltze denbora alda daitekeela.

Kolore hautagaiak:
-Urdina.
-Arrosa.
-Horia.
-Meloi kolorea.
-Laranja.
-Melokotoi kolorea.
-Berdea.
-Zuria.

http://dynamism.com/walkie-bits/main.shtml

2006-03-3

Fisher Price

Filed under: Jostailuak

Ezaguna egiten al zaizue jostailu marka hau? Merkatal zentruetan ohartu bazarete, sekulako eskaintza dago honen inguruan. Baina jada ez zaigu harrigarria egin interneten zehar gebiltzala, zigilu honen orrialdea aurkitzea, zer edo zer dela eta, sare zabal honetan aurkitzeko aukera baitaukagu. Orrialde honek zenbait aukera eskaintzen dizkigu, marrazkiak margotu eta ondoren inprimatu ahal izatea, jostailuak bertan ikustea, jokuetan aritzeko aukera… Erakargarria iruditzen bazaizue, zeuek aztertzera bultzatzen zaituztegu.

Fisher Price

2006-02-1

Eguzki sistema puzgailua.

Filed under: Jostailuak

Eguzki sistema hau jolasteko ez ezik, gela apaintzeko ere balio du. Ideia erakargarri bat da txikiak eguzkiaren, ilargiaren eta planeten inguruan ezagutzak izan ditzaten. Joku honetan umearen inguruan zientziaren interesa piztu dezakezu. Ariketa kuaderno batekin dator eta bost urtetik gorako umeentzat gomendatzen da.

40 dolarretan eros dezakezue hemen.

2005-11-22

Olentzero etxeetan dugu aurki!

Filed under: Jostailuak

Telebista ikustean, jadanik edozein momentuan, gabonetako iragarkiez josirik ditugu programa guztiak. Baina umeak hasiak dira Olentzerori edota Erregeei zer eskatuko dieten pentsatzen…BIZAK jostailu markak duen orrialdean jostailu ezberdinak ikusten ari ginela, hiru jostailuk txundituta utzi gaituzte, gaur egungo teknologia noraino doan! Bertan delfin, marrazo eta manta arraina aparte hartuz bakoitzaren azalpentxo bat emango dizuegu:

Beren gidatzeko gailuak uretan sartu daitezke eta hauek ur barnetik edo kanpotik gidatzea ahalbideratzen du. Murgiltzea edota irteteak ikus ditzazkezu. Bereizgarri bat mantaren kasuan, irristakorrena da eta horizontalean naiz bertikalean buzeatzeko gai da.Marrazoarena aipatzerakoan, hegalen benetako mugimendua ikus ditzazkegularik.

Informazio gehiago nahi baduzue jo ezazue orri honetara.

<<(-)>>