2006-02-6

Txikientzako igarkizunak.

Filed under: Igarkizunak

1.
Hilero-hilero
jaiotzen naiz berria,
eta jaten ez dudan arren
gau batzutan nago betea

2.
Suak beldurra dit
ume zikina tirria,
lurrari eta gizakiari
asetzen diet egarria.

3.
Aurpegi bat, bi esku,
beti zuazkatet informatuta,
eta halere sarri naukazue
hormaren kontra zigortuta.

4.
Neguan kalean
ez naute maite,
udan hozkailuan
nahi naute.
Nork ulertuko ote?

5.
Mikelek eta Mirenek badute
baina Xabierrek ez,
mendi eta muinoek ere bai
baina zelaiek ez.

6.
Matxin dut izena
eta saltoka ibiltzen naiz,
ez naiz oso gizena
baina azkar eta arina bai.

7.
Erantun berezia
ez da urrezkoa
baizik tintazkoa.
Hutsak balio du ezkerrean,
milioiak eskuinean.

Erantzunak:
1.- ILARGIA
2.-URA
3.-ERLOJUA
4.-IZOTZA
5.-M letra
6.-MATXINSALTOA
7.-0 zifra

<<(-)>>