Hementxe daukagu, kaldereroen eguna, larunbat honetan bertan. Aurten lehengo urtean ez bezala, pregoia izango da herriko plazatik esana, hau 7:30ak inguru izango da, ondoren ordu bete beranduago, desfileari hasiera emango zaio garagartza plazatik. Aurten umeen talde bat sortu da, aurreko urteetan ez baitzen horren nabaria hauen presentzia. Egun hau, txikiek lehengo bizimodua edo ohiturak ezagutzeko ere balio du, bestalde, urteak aurrera dihoazen heinean, bertan parte hartzeko aukera izango dute.
