Hemen ditugula jadanik aurtengo ihauteriak eta gaur bertan txikiak mozorrotuta herria alaitzeko asmoarekin irten dira kalera. Denetariko mozorroak izan dira, baina gero asteburu osoan zehar, Tolosan, gure gertueneko herrian, ospatzen dira eta bertan umeek abagune eder eta dibertigarriaz gozatzeko aukera izango dute. Batzuei, agian, mozorro batzuek beldurra emango die, egiazkoa edo denaren ikuspegia izanez gero, baina bestalde, beste batzuk barre algara ugari eragingo diete. Zuen esperientzia eta umeak izan duena kontatzeko aukera ederra duzue hementxe. Nola mozorrotu dira? Ondo pasa al dute? Negar edo barre egin dute?… Galdera asko erantzun ditzakezue. Besterik gabe, ongi pasatzea opa dizuegu.
2006-02-24
Herria girotzen.
2006-02-22
Karetak

Zertaz mozorrotu ez dakizuela oraindik? Sarean zehar kareta batzuk egiteko ideia aproposa aurkitu dugu, etxean bertan inprimatu dezakezue eta gero zuen txikiari jantzi, moztu eta goma jarri ondoren. Bestalde, ideia ona izan daiteke, bertatik ideia hartu eta kareta egin ordez, aurpegia margotzea, baina hori bakoitzaren abilezian dago.
Txantiloi gehiago behar badituzue orrialde honetara jo ezazue.
