OLENTZERO
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duenian
Jesus jaio dela
lasterka etorri da
berri ona ematera.
Horra! Horra!
Gure Olentzero!
Pipa hortzetan duela
eserita dago
kapoiak ere baditu
arraultzatxuakin
bihar meriendatzeko
botila ardoakin.
BERTSO BATZUEK
1)Bertso batzuek orain
ditzagun kantatu.
Zuek hasi zarete
eta guk jarraitu.
Tristerik dagoena
dezagun alaitu.
Aspertzen garenean
isilduko gaituk.
2)Gabonak direlako
gabiltza kantari.
Neska eta mutiko
denok bertsolari.
Eutsi nahi genioke
ohitura zaharrari.
Pake eta Zorion
entzule denori.
3)Olentzero jaunari
egin denok kanta.
Asto baten gainean
laister dator eta.
Bihar azalduko da
jostailuz beteta.
Euskal Herriko haurrak
ez dauzka ahaztuta.
4)Kanta dezagun orain
txandaka azkena.
Bertantxe bukatzea
izango da onena.
Igaro ezazue ba
guztiok gau ona.
Datorren urtera arte
besarkada bana.
EGUARRI BEZPERAN
Eguarri bezperan,
negu bihotzean
Jaio da gure Jesus
leku arlotean,
ez palazio haundi
ez aberatsean.
Baizik estalpe pobre
arlote batean. (bis)
Maria eta Jose
guztiz errukarri
hotzak ikaraz zeuden
begira elkarri,
honetan hamabiak
ziraden etorri
aurkitu du Mariak
seme eder hori. (bis)
HAUR EDER BATEN BILA
Haur eder baten bila
gabiltza zoratzen
(e)ta izarrak esan digu
galdetzeko hemen.
Jangoikoaren herri
maite Jerusalen
esan zaiguzu laster
Jesus non jaio den.
Izar bat ageri da
dizdiraz zeruan,
keinuka ari zaigu
Gabon gauerdian.
Jangoikoaren herri
maite Jerusalen
esan zaiguzu laster
Jesus non jaio den.
HATOR-HATOR
Hator, hator mutil etxera
gaztaina ximelak jatera,
Gabon gaua ospatutzeko
aitaren eta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita barrezka
amaren poz ta atseginez.
Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri.
Gaztainak erre artean,
gaztainak erre artean,
txipli-txapla, pum!
Gabon gaua pozik igaro daigun.
KANPAIAK JAIETAN
Kanpaiak jaietan, dindan dindan tintintan.
Izarrak argitan gabon gauetan.
Mara-mara elurra, txuri-txuri gailurrak.
Jainkoa jaio da, poztu da lurra.
Kanta bat entzun da gauez mendialdean.
Zorion! Zorion! guztioi Gabon!
Belengo estalpean sehaskatxo batean lo dago Haurtxoa gure Jainkoa.
ZER ZABILTZATE ARTZAINAK
Zer zabiltzate artzainak,
gau garai honetan,
zer gertatzen ote da
goiko mendietan.
Berri onak dirade,
alde guztietan
zeruan, mendian eta
goiko zelaietan.
ATOZTE GOAZEN DENOK
BELENGO ESTALPERA (Bi aldiz)
Haurtxoaren aurrean,
haurtxoaren aurrean
haurtxoaren aurrean belaunikatzera. (bis)
ALAKEN
Alaken, txis pun (txaloak txis pun esatearekin batera)
alaken, txis pun (txaloak txis pun esatearekin batera)
alapikula tunbaile
(er)responde la pikulan tunba
Jesus Maria Jainkoa zen
Adiskideok..
ikusi al dezue zelai ho(r)ietan artzaina,
artzain txiki,
artzain haundi,
artzain mutur leuna.(bis)
