Aurreko artikulu batean jarri genuen bezala, Pirritx eta Porrotx Majori kiroldegian izan genituen. Arratsaldeko lauretarako ikaragarrizko ilara zegoen, kiroldegitik hasi eta instituturainokoa. Nahiz eta sarrerak aurrez erosiak zituzten, ordu laurden beranduago ireki zituzten ateak eta ateak ireki bezain laster, bat-batean desagertu zen txingurriak eginiko ilara zirudienak. Bestalde, aparkaleku bereziak jarri zituzten, kiroldegikoa nahikoa ez zen eta. Inguruko aparkalekua institutuko jolastokia bilakatu zen, gutxi batzuk baziren ere, hau betetzen joan zen.
Bostetan zen hastekoa emanaldia eta puntual hasi zela pentsatzen dugu. Bertaratu zen edonork beraren iritzia, esperientzia… konta diezaguke emen idatziz. Besterik gabe horrelako ekintza gehiago badira, eskertuko genuke informatuko bagintuzuen.
Pirritx eta Porrotx
Olentzero ikastolan.
Gabonak direla medio, atzeratuta gabiltza, baina hemen gatozkizue berriz. Pasa den hilaren 23an Olentzerok txikiei bisita egin zien beraien ikastolan. Guk txikien poza, alaitasuna… ez genuen galdu nai izan eta bertara hurbildu ginen.
Goizeko 10:30ak inguru, ikastolako txiki guztiak herriko enparantzara joan ziren olentzerori ongietorria emateko asmoz. Olentzero bere laguntzaileez azaldu zen bere astoa alboan zuela eta hitz batzuk esan eta kantu bat abestu ondoren ikastola aldera joan ziren bertan umeek gutunak eman eta olentzerori musu emateko, nahiz eta batzuk guztiz kontrakoa egin, gutuna eman bai baina malkoak masailetan zituztela.
Bukatzeko geleka kantuak abestu eta ordezkariak banan-banan joan ziren olentzerorengana, honek gelako kide guztientzat opari bat eman baitzien. Opari horiek baloiak eta sokak izan ziren orokorrean. Horrela languntzaileek bertso bat abestu ondore, Olentzerok bere bidea jarraitu zuen beste ume, ikastetxe, elkarte…bisitatzeko asmoz.
Ordizian dauden ekintzak
Gabonetan ohikoa denez, ekintzak antolatzen dituzte inguruko elkarteek, taldeek…Hori horrela izanik, Plaza Nagusian haur parkearen txanda, urte berriarekin batera, urtarrilaren 2an hasiaz hiru egunez segidan disfrutatzeko aukera izango dute txikiek. Goizeko 11:00etatik 13:30ak arte eta arratsaldeko 16:30etatik 20:00ak arte bertan egongo da.
Bestalde, ezin ahaztuko dugu, urtarrilaren 5ean, kabalgata irten aurretik, txikiek herri antzokian “Polar express” filmaren emanaldia izango dutela ikusgai. Saio honetan ohiko errege-errosko eta pizzen zozketa egingo da.
Oporrak ongi amaitzeko, nola ez urtero Goierriko Ikastolak, Hazia Elkarteak eta Urruñak duten hartu-emanarekin jarraitzen dutenez, Majori kiroldegian urtarrilaren 7an arratsaldeko 16:30etan “Maite zaitut” ikuskizun berria eskainiko dute Pirritx eta Porrotx pailazoek, aurten Takolo ez da izango jadanik utzia baitu.
Gabonetan eskiatzen!
Eskiatzea kirol erraza dela iruditu arren, neurri egokiak hartu behar dira eta hauen artean begiak garrantzi handiena duena da. Azken urte hauetan eskiatzera joateko zaletasun handia dago eta geroz eta ume txiki gehiago ikus ditzazkegu pistetan zehar, txingurrien antzera.
Gabonak gertu ditugula eta eskiatzeko garaia hasia denez, olentzerok opari eder bat ekar diezaioke etxeko txikiari, BABY BANZ (o-2 urtekoentzat) eta KIDZ BANZ (2-5 urtekoentzat) izan daizteke. Hauek pack batzuk dira, betaurreko batzuk kolore ezberdinetan eta gorro batekin batera aurki ditzazkegu. 20€ inguru ordaindu beharko ditu, gure gizon langileak.On line aurki eta eros ditzake, baita kirol dendetan ere.

Gabonetako abestiak.
OLENTZERO
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duenian
Jesus jaio dela
lasterka etorri da
berri ona ematera.
Horra! Horra!
Gure Olentzero!
Pipa hortzetan duela
eserita dago
kapoiak ere baditu
arraultzatxuakin
bihar meriendatzeko
botila ardoakin.
BERTSO BATZUEK
1)Bertso batzuek orain
ditzagun kantatu.
Zuek hasi zarete
eta guk jarraitu.
Tristerik dagoena
dezagun alaitu.
Aspertzen garenean
isilduko gaituk.
2)Gabonak direlako
gabiltza kantari.
Neska eta mutiko
denok bertsolari.
Eutsi nahi genioke
ohitura zaharrari.
Pake eta Zorion
entzule denori.
3)Olentzero jaunari
egin denok kanta.
Asto baten gainean
laister dator eta.
Bihar azalduko da
jostailuz beteta.
Euskal Herriko haurrak
ez dauzka ahaztuta.
4)Kanta dezagun orain
txandaka azkena.
Bertantxe bukatzea
izango da onena.
Igaro ezazue ba
guztiok gau ona.
Datorren urtera arte
besarkada bana.
EGUARRI BEZPERAN
Eguarri bezperan,
negu bihotzean
Jaio da gure Jesus
leku arlotean,
ez palazio haundi
ez aberatsean.
Baizik estalpe pobre
arlote batean. (bis)
Maria eta Jose
guztiz errukarri
hotzak ikaraz zeuden
begira elkarri,
honetan hamabiak
ziraden etorri
aurkitu du Mariak
seme eder hori. (bis)
HAUR EDER BATEN BILA
Haur eder baten bila
gabiltza zoratzen
(e)ta izarrak esan digu
galdetzeko hemen.
Jangoikoaren herri
maite Jerusalen
esan zaiguzu laster
Jesus non jaio den.
Izar bat ageri da
dizdiraz zeruan,
keinuka ari zaigu
Gabon gauerdian.
Jangoikoaren herri
maite Jerusalen
esan zaiguzu laster
Jesus non jaio den.
HATOR-HATOR
Hator, hator mutil etxera
gaztaina ximelak jatera,
Gabon gaua ospatutzeko
aitaren eta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita barrezka
amaren poz ta atseginez.
Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri.
Gaztainak erre artean,
gaztainak erre artean,
txipli-txapla, pum!
Gabon gaua pozik igaro daigun.
KANPAIAK JAIETAN
Kanpaiak jaietan, dindan dindan tintintan.
Izarrak argitan gabon gauetan.
Mara-mara elurra, txuri-txuri gailurrak.
Jainkoa jaio da, poztu da lurra.
Kanta bat entzun da gauez mendialdean.
Zorion! Zorion! guztioi Gabon!
Belengo estalpean sehaskatxo batean lo dago Haurtxoa gure Jainkoa.
ZER ZABILTZATE ARTZAINAK
Zer zabiltzate artzainak,
gau garai honetan,
zer gertatzen ote da
goiko mendietan.
Berri onak dirade,
alde guztietan
zeruan, mendian eta
goiko zelaietan.
ATOZTE GOAZEN DENOK
BELENGO ESTALPERA (Bi aldiz)
Haurtxoaren aurrean,
haurtxoaren aurrean
haurtxoaren aurrean belaunikatzera. (bis)
ALAKEN
Alaken, txis pun (txaloak txis pun esatearekin batera)
alaken, txis pun (txaloak txis pun esatearekin batera)
alapikula tunbaile
(er)responde la pikulan tunba
Jesus Maria Jainkoa zen
Adiskideok..
ikusi al dezue zelai ho(r)ietan artzaina,
artzain txiki,
artzain haundi,
artzain mutur leuna.(bis)
Olentzeroren inguruan…
Gabonak direla eta, abestien letrak idazten ari ginela eta Olentzerori buruz informazioa aurkitzen, orrialde interesgarri bat iruditu zaigu aurkitu dugula. Guri ezagunenak gertatzen zaizkigun abestiak ikusi ditugu bainagure bailaren ez ezik, inguruetako bailaretako bertsioak ere aurki ditzazkezue. Gainera, Olentzerori gutunazala idazteko aukera ere eskaintzen dizue eta bide batez, haurtxoak galdera batzuek erantzunez, ume gaizto edo zintzoa den “jakiteko aukera”. Bestalde, gure txikitxoek marrazten dituzten betiko marrazkiak ulertzen nahiko zailak izanik, orrialde honetan txukunago batzuk daude, nahi duenak imprimatu eta margotzeko aukera izanik. Bukatzeko, denborapasak, antzerkiak… aurki ditzazkezue!Asko gustatuko zaizuelakoan gaude.
