Haurrek dantza piskat egin dezaten, beraiek abestuz, hona hemen oso entzuna den Pello Josepe kantua:
Pello Josepe tabernan dala
haurra jaio da Larraunen.
Etxera joan da esan omen du:
ez da neria izanen,
beraren amak topa dezala
haur horrek aita zein duen.
Hau pena eta pesadunbria!
Senarrak haurra ukatu.
Pello Josepe, bihotz neria,
haur horrek aita zu zaitu;
haur horrentzako beste jaberik
ezin nezake topatu.
Isil-isilik dago
kaia barrenian,
ontzi txuri polit bat
uraren gainean. (Bis)
Goizeko ordubietan
esnatutzen gera,
arrantzaliak beti
joateko urrutira. (Bis)
Pasatzen naizenian
zure leihopetik,
negarra irtetzen zait
begi bietatik. (Bis)
Zergaitik, zergaitik,
zergaitik, zergaitik?
Zergaitik negar egin?
Zeruan izarra dago
Itsaso aldetik. (bis).
Bat, bat, bat, bart parrandan ibili
bart parrandan ibili.
Bi, bi, bi, ez naiz ondo ibili,
ez naiz ondo ibili.
Hiru, hiru, hiru, kolkua bete diru,
kolkua bete diru.
Lau, lau, lau, sardina bakalau.
Anteron txamarrotia,
Sinkerren bibotia,
haretxek ei dauka
preso tximinoia. (Bis)
Hau dek, hau dek,
hau dek umoria!
Kontsolatzeko,
kontsolatzeko,
euskaldun jendia!
Ikusi mendizaleak
baso eta zelaiak,
mendi tontor gainera
igo behar dugu.
Ez nekeak
ezta bide txarrak.
Gora, gora, Euskal Herria!
A, a, a!
Gu euskaldunak gera,
Euskal Herrikoak!
Hemen mendi tontorrean
euskal lurren artean,
begiak zabaldurik,
bihotza erreta.
Hain ederra,
hain polita da-ta.
Gora, gora, Euskal Herria!
A, a, a!
Gu euskaldunak gera,
Euskal Herrikoak!