Itsasoa laino dago
Itsasoa laino dago Baionako barraraino.
Nik zu zaitut maitiago txoriak beren umiak baino.
Gure oroiz aita dago lainopean gaueraino.
Nik zu zaitut maitiago arraintxuak ura baino.
Maritxu, nora zoaz?
Maritxu, nora zoaz eder galant hori?
Iturrira Bartolo, nahi badezu etorri.
Iturrian zer dago?
Ardotxo txuria.
Biok edango degu nahi degun guztia.
Maritxu zuregana biltzen naizenian,
poza sentitutzen det nere barrenian.
Bartolo, nik ere det atsegin hartutzen
ur bila noanian banauzu laguntzen.
Maritxu nere aurrez ez jarri serio,
zuri dizudalako zenbait amodio.
Par-irri gogozkoa egiten badezu,
bihotza atseginez betetzen didazu!
