2006-04-24

Hello Kitty.

Filed under: Besteak

Hemen gatozkizue azken joera berriarekin umeen artean aurkitu duguna. Hello Kittyko kartera ikusi dugu. 7 urtekoen artean, Estatu Batuetan, argazkiak daude haurrek eskuetan dutelarik. Esaten dutenez, laster gure inguruetara iritsiko da, gainera uda bertan delarik, hawaianaz jantzirik dago katutxoa eta lorez betea, urdin kolore deigarri honetan bakarrik aurki dezakezuelarik. Oraingoz, EEBBtan 12 $ balio ditu.

Informazio gehiago edo produktu gehiagoren berri izan nahi baduzue, hemen sartu zaitezkete.

2006-04-23

Pello Josepe

Filed under: Betiko abestiak

Haurrek dantza piskat egin dezaten, beraiek abestuz, hona hemen oso entzuna den Pello Josepe kantua:

Pello Josepe tabernan dala
haurra jaio da Larraunen.
Etxera joan da esan omen du:
ez da neria izanen,
beraren amak topa dezala
haur horrek aita zein duen.

Hau pena eta pesadunbria!
Senarrak haurra ukatu.
Pello Josepe, bihotz neria,
haur horrek aita zu zaitu;
haur horrentzako beste jaberik
ezin nezake topatu.

2006-04-17

Hegoak

Filed under: Betiko abestiak

Gure txikiek txirula jotzen badakite, hemen dute aukera ederra abesti eder honetaz gozatzeko.

(Hegoak ebaki banizkion, neria izango zen.

Ez zuen alde egingo.)2

Baina horrela, ez zen gehiago txoria izango,(2)

Eta nik, (eta nik), txoria nuen maite.(2)

(Tra-la-la-ra-la-la-la-la-la

Tra-la-ra-la-la-la.)2

2006-04-7

Isil-Isilik dago.

Filed under: Betiko abestiak

Isil-isilik dago
kaia barrenian,
ontzi txuri polit bat
uraren gainean. (Bis)

Goizeko ordubietan
esnatutzen gera,
arrantzaliak beti
joateko urrutira. (Bis)

Pasatzen naizenian
zure leihopetik,
negarra irtetzen zait
begi bietatik. (Bis)

Zergaitik, zergaitik,
zergaitik, zergaitik?
Zergaitik negar egin?
Zeruan izarra dago
Itsaso aldetik. (bis).

Bat, bat, bat, bart parrandan ibili
bart parrandan ibili.
Bi, bi, bi, ez naiz ondo ibili,
ez naiz ondo ibili.
Hiru, hiru, hiru, kolkua bete diru,
kolkua bete diru.
Lau, lau, lau, sardina bakalau.

Anteron txamarrotia,
Sinkerren bibotia,
haretxek ei dauka
preso tximinoia. (Bis)

Hau dek, hau dek,
hau dek umoria!
Kontsolatzeko,
kontsolatzeko,
euskaldun jendia!

Kalian gora,
kalian behera,
kalian gora xexenak!
ai, ai, ai, ai!
Kalian gora,
kalian behera,
kalian gora xexenak!
Kalian gora,
kalian behera,
kalian gora,
kalian behera,
kalian gora,
kalian behera,
kalian gora xexenak! (Bis)

2006-04-3

Haurtxo polita.

Filed under: Betiko abestiak

Haurtxo polita sehaskan dago

zapi txurietan txit bero.

Amonak dio, ene potxolo,

egin ezazu lo, lo.


Txakur haundia etorriko da

zuk ez baduzu egiten lo.

Horregatikan ene potxolo,

egin ezazu lo, lo.

<<(-)>>