Osagaiak:
150 g Mix A Schär, 250 ml esne, 2 arrautza, gatz piskat, azukrezko goilara bat, gurina,
Apaintzeko : 100 g txokolate, arbeletxeko edo orejoiak , laranja erdi baten azala, 10 ginga konfitatuak
Prozedura:
1.-Irabia itzazu arrautzak ontzi batean, masa uniforme bat sortuz irina, esne, azukre eta gatzaz.
2.-Utz ezazu 20 bat minutu jalkitzen.
3.-Berotu ezazu gurin piska bat zartagin batean eta aurreko masaren ontzi bat bota.
4.- Tortita bi aldeetatik gorritu ondoren plater batean utz ezazu apaintzen has gaitezen.
5.- Txokolatea urtu bainu mariara eta honekin egin ezazu armiarma-sarea tortitaren.
6.- Arbeletxokoa bi zatietan moztu ezazu,hezurra kendu eta jar ezazu sarearen gainean.
7.-Ginga konfitatua erdibituz, jarri iezazkiozu begiak izango balira bezala.
8.- Laranja erdiaren azala tira finetan moztu ezazu armiarmaren hanka balira bezala.
BESTERIK GABE, ON DAGIZUELA!!


Iepa pareja!!
Horixe itxura tortita horiena!! Ez dakit zergatik baina tortita horiek partikularki erakargarriak egiten zaizkit… euren originaltasuna ote?
A zer nolako bloga!! Itxura ederra du, zinez, “xuabea” da. Eta entretenigarria!! Beharbada zuen iritziren bat sartzea komenigarria litzateke, ez dadila hain-hain objetiboa izan. Hala ere, bloga oso ondo dago eta ikusten dut aurrera doala. Zorionak!!!
Comment by xaraña — 2006-05-15 @ 18:13