150 g Mix A Schär, 250 ml esne, 2 arrautza, gatz piskat, azukrezko goilara bat, gurina,
Apaintzeko : 100 g txokolate, arbeletxeko edo orejoiak , laranja erdi baten azala, 10 ginga konfitatuak
Prozedura:
1.-Irabia itzazu arrautzak ontzi batean, masa uniforme bat sortuz irina, esne, azukre eta gatzaz.
2.-Utz ezazu 20 bat minutu jalkitzen.
3.-Berotu ezazu gurin piska bat zartagin batean eta aurreko masaren ontzi bat bota.
4.- Tortita bi aldeetatik gorritu ondoren plater batean utz ezazu apaintzen has gaitezen.
5.- Txokolatea urtu bainu mariara eta honekin egin ezazu armiarma-sarea tortitaren.
6.- Arbeletxokoa bi zatietan moztu ezazu,hezurra kendu eta jar ezazu sarearen gainean.
7.-Ginga konfitatua erdibituz, jarri iezazkiozu begiak izango balira bezala.
8.- Laranja erdiaren azala tira finetan moztu ezazu armiarmaren hanka balira bezala.
Dordoka txiki hauek gure mahai gainean zehar mugi daitezke benetazko dordoka balitz bezala. Honen erabileran hamabost modelo ritmikoetatik aukera egin dezakezue eta berak bere hotsaz erantzungo dizu. Leopold Mozarten Toy sinfonia ere entzun ahal izango duzu honen bitartez.
Gogoratu nahi dizuegu, 29$ balio duela bakoitzak eta Japonian jadanik oso famatuak egin direla eta ezin dute ziurtatu bidaltze denbora. Bakoitzak gogoko duen kolorea egiten saiatuko direla, baina esaten dute gero eta kolore bereziagoa izan, bidaltze denbora alda daitekeela.
Aspaldian esan bagenion ere, gaurko egunez argitaratu du, gure lankide dugun xakelarik, txikiek xakean ikas dezaten eman beharreko oinarrizko pausuez artikulu bat. Bertan, helburua, mugimenduak… azaltzen dira, azkenik, guztiok xakean jolasteko interneteko ohol batean mugimenduak eginez… zuek gozatzeko aukera luzatzen dizuegu.
Gabonetan, Olentzeroren inguruan argitaratu genuen artikulu batean, Olentzero imprimatu eta margotzeko aukera luzatu genizuen. Oraingoan, ordea, marrazki bizidun ugariren inguruko orrialde bat aurkitu dugu, bere izena coloring da eta marrazkiak imprimatu eta margotzeko aukera dugu. Marrazki oso dibertigarriak dira, istorio bakoitzeko pertsonai ezberdinak azalduz. Batez ere disney inguruko pertsonai ezagunak aurkitzen dira.
Ezaguna egiten al zaizue jostailu marka hau? Merkatal zentruetan ohartu bazarete, sekulako eskaintza dago honen inguruan. Baina jada ez zaigu harrigarria egin interneten zehar gebiltzala, zigilu honen orrialdea aurkitzea, zer edo zer dela eta, sare zabal honetan aurkitzeko aukera baitaukagu. Orrialde honek zenbait aukera eskaintzen dizkigu, marrazkiak margotu eta ondoren inprimatu ahal izatea, jostailuak bertan ikustea, jokuetan aritzeko aukera… Erakargarria iruditzen bazaizue, zeuek aztertzera bultzatzen zaituztegu.