Gabonak bukatu direla eta hemen gatozkizue orrialde berri batekin. Lanean serio hasi garenean, orrialde interesgarri honekin topo egin dugu. Orrialdea oraindik lantzen ari dira baina denen iritzia behar dute hobekuntza horiek hobeak izan daitezen.
Umeentzat ipuinak, jolasak, abestiak… sartu dituzte eta gehiago sartzeko ideia ere badute. Txikiekin duten ikuspegia gurearen antzekoa da eta elkarlotura handia dutela iruditzen zaigu. Besterik gabe bertatik igarotzera gonbidatzen zaituztegu, umeek ere beste orrialde bat gehiago dutelako.
