Gabonak direla medio, atzeratuta gabiltza, baina hemen gatozkizue berriz. Pasa den hilaren 23an Olentzerok txikiei bisita egin zien beraien ikastolan. Guk txikien poza, alaitasuna… ez genuen galdu nai izan eta bertara hurbildu ginen.
Goizeko 10:30ak inguru, ikastolako txiki guztiak herriko enparantzara joan ziren olentzerori ongietorria emateko asmoz. Olentzero bere laguntzaileez azaldu zen bere astoa alboan zuela eta hitz batzuk esan eta kantu bat abestu ondoren ikastola aldera joan ziren bertan umeek gutunak eman eta olentzerori musu emateko, nahiz eta batzuk guztiz kontrakoa egin, gutuna eman bai baina malkoak masailetan zituztela.
Bukatzeko geleka kantuak abestu eta ordezkariak banan-banan joan ziren olentzerorengana, honek gelako kide guztientzat opari bat eman baitzien. Opari horiek baloiak eta sokak izan ziren orokorrean. Horrela languntzaileek bertso bat abestu ondore, Olentzerok bere bidea jarraitu zuen beste ume, ikastetxe, elkarte…bisitatzeko asmoz.
