Ikusi mendizaleak
baso eta zelaiak,
mendi tontor gainera
igo behar dugu.
Ez nekeak
ezta bide txarrak.
Gora, gora, Euskal Herria!
A, a, a!
Gu euskaldunak gera,
Euskal Herrikoak!
Hemen mendi tontorrean
euskal lurren artean,
begiak zabaldurik,
bihotza erreta.
Hain ederra,
hain polita da-ta.
Gora, gora, Euskal Herria!
A, a, a!
Gu euskaldunak gera,
Euskal Herrikoak!
Ostiralean, hilak 20, Gipuzkoa mailan eta espreski Donostian, “San Sebastian” eguneko festa ospatu zen. Hau horrela izanik, gure txikiek bertan parte hartu nahi izan zuten eta jakin dugunez burubelarri aritu ziren aste osoan zehar abestiak lantzen. Ekitaldia 14:30ak inguru hasi zen eta 15:15ean amaiera eman zioten hurrengo urtean ezingo dutenek ekintza hau egin, izan ere “IKASTOLA HANDIRA” pasako dira. Hauek, gurasoen harridurarako, musikarik gabe abestu eta jo zuten Iñaki Hidalgo zuzendariaren agindupean. Ondoren abestiaren letra eta ospakizunaren aurrerapen bat doakizue.
Bagera…! Gu ere bai!
Gu beti pozez, beti alai!
Sebastian bat bada zeruan
Donosti bat bakarra munduan
Hura da santua, ta hau da herria,
horra zer dan gure Donostia!
Irutxuloko gaztelupeko
joxemaritar zahar eta gazte,
kalerik kale
danborra joaz
umore ona zabaltzen
hor dijoaz:
Joxemari!
Gaurtandik gerora
penak zokora,
«Festara! Dantzara!»
donostiarrei
oju egitera gatoz
pozaldiz,
iñauteriak datoz!
Bagera…! Gu ere bai!
Gu beti pozez, beti alai!
OHARRA:Bideoa ordenagailura pasatzeko programa, Pinnacle, nola dabilen ikasten ari garenez, Olentzero eguneko eta egun honetako bideoak aurrearago eskainiko dizkizuegu.
Ikaragarria da noraino iritsiko garen, baina benetan egia da umeentzat ateratzen ari diren produktu berriak, egunez egun gehiago direla. Berrikuntza honekin, gezurra badirudi ere, nazkatuta bazaude umeari txupetea garbitzen, berri bat atera dute, lurrera eroriz gero, zikinduko ez dena. Hau etxeko txiki-txikiarentzat izango litzateke, ikastolan ari badira jadanik utzia edukiko dutelako. Artikulu hau diseinu ezberdinetan aurki dezakegu , baina oraingoz gure lurraldera ez da iritsi eta ez dakigu iritsiko ote den.
Iganderako ikuskizun oparoa!!!Denetariko ikuskizuna omen dela diote taldea osatzen duten artistek. Hauen helburua, ikuslegoari, helduak zein haurrak, egunerokotasuneko arazoak ahazteko aukera ematea da. Adin guztietako herritarrentzat zuzendua dago. Arratsaldeko 17:30ean izango du ordua Altzagako Artegain frontoian. Besteak beste, dantza, malabareak, egoera komikoak, musika eta publikoaren parte-hartzea uztartzen saiatuko dira beraien pertsonaia nagusiak, Zelenina, Pibo eta ilikorrek alegia. Gainera, saioa bukatutakoan gaztainak erreko dituzte, bertaratzen direnei banatzeko.
Aurreko artikulu batean jarri genuen bezala, Pirritx eta Porrotx Majori kiroldegian izan genituen. Arratsaldeko lauretarako ikaragarrizko ilara zegoen, kiroldegitik hasi eta instituturainokoa. Nahiz eta sarrerak aurrez erosiak zituzten, ordu laurden beranduago ireki zituzten ateak eta ateak ireki bezain laster, bat-batean desagertu zen txingurriak eginiko ilara zirudienak. Bestalde, aparkaleku bereziak jarri zituzten, kiroldegikoa nahikoa ez zen eta. Inguruko aparkalekua institutuko jolastokia bilakatu zen, gutxi batzuk baziren ere, hau betetzen joan zen.
Bostetan zen hastekoa emanaldia eta puntual hasi zela pentsatzen dugu. Bertaratu zen edonork beraren iritzia, esperientzia… konta diezaguke emen idatziz. Besterik gabe horrelako ekintza gehiago badira, eskertuko genuke informatuko bagintuzuen.
Gabonak bukatu direla eta hemen gatozkizue orrialde berri batekin. Lanean serio hasi garenean, orrialde interesgarri honekin topo egin dugu. Orrialdea oraindik lantzen ari dira baina denen iritzia behar dute hobekuntza horiek hobeak izan daitezen.
Umeentzat ipuinak, jolasak, abestiak… sartu dituzte eta gehiago sartzeko ideia ere badute. Txikiekin duten ikuspegia gurearen antzekoa da eta elkarlotura handia dutela iruditzen zaigu. Besterik gabe bertatik igarotzera gonbidatzen zaituztegu, umeek ere beste orrialde bat gehiago dutelako.
Eitb, gure euskal komunikabideak, bere programetako produktu ugari sarean jarri ditu, dendetara joan gabe eros ditzagun. Bertan umeen atalean hainbat produktu interesgarri aurki ditzazkegu: liburuak, musika, animazioa… Telebistan ikusten ditugun programen ingurukoak gehienak. Orrialde interesgarria iruditu zaigunez, aipamena egitea besterik ez zaigu falta umeek ikusteko edo gurasoek gauzak eska ditzaten, helduentzat ere dokumentalak, musika… baitaude.
Gabonak direla medio, atzeratuta gabiltza, baina hemen gatozkizue berriz. Pasa den hilaren 23an Olentzerok txikiei bisita egin zien beraien ikastolan. Guk txikien poza, alaitasuna… ez genuen galdu nai izan eta bertara hurbildu ginen.
Goizeko 10:30ak inguru, ikastolako txiki guztiak herriko enparantzara joan ziren olentzerori ongietorria emateko asmoz. Olentzero bere laguntzaileez azaldu zen bere astoa alboan zuela eta hitz batzuk esan eta kantu bat abestu ondoren ikastola aldera joan ziren bertan umeek gutunak eman eta olentzerori musu emateko, nahiz eta batzuk guztiz kontrakoa egin, gutuna eman bai baina malkoak masailetan zituztela.
Bukatzeko geleka kantuak abestu eta ordezkariak banan-banan joan ziren olentzerorengana, honek gelako kide guztientzat opari bat eman baitzien. Opari horiek baloiak eta sokak izan ziren orokorrean. Horrela languntzaileek bertso bat abestu ondore, Olentzerok bere bidea jarraitu zuen beste ume, ikastetxe, elkarte…bisitatzeko asmoz.