Gabonetan ohikoa denez, ekintzak antolatzen dituzte inguruko elkarteek, taldeek…Hori horrela izanik, Plaza Nagusian haur parkearen txanda, urte berriarekin batera, urtarrilaren 2an hasiaz hiru egunez segidan disfrutatzeko aukera izango dute txikiek. Goizeko 11:00etatik 13:30ak arte eta arratsaldeko 16:30etatik 20:00ak arte bertan egongo da.
Bestalde, ezin ahaztuko dugu, urtarrilaren 5ean, kabalgata irten aurretik, txikiek herri antzokian “Polar express” filmaren emanaldia izango dutela ikusgai. Saio honetan ohiko errege-errosko eta pizzen zozketa egingo da.
Oporrak ongi amaitzeko, nola ez urtero Goierriko Ikastolak, Hazia Elkarteak eta Urruñak duten hartu-emanarekin jarraitzen dutenez, Majori kiroldegian urtarrilaren 7an arratsaldeko 16:30etan “Maite zaitut” ikuskizun berria eskainiko dute Pirritx eta Porrotx pailazoek, aurten Takolo ez da izango jadanik utzia baitu.
