2005-12-7

Durangoko azokako nobedadeak eta haur txokoa.

Gaur ireki den azoka erraldoi honetako parte hartzaileek emandako datuen arabera, aurten 447 izango dira Durangoko Euskal Disko eta Liburu Azokan azalduko diren nobedadeak. Horien artean 361 liburuak izango dira, 34 diskoak eta 43 bideo-DVDak. Gainera, 49 aldizkari berri izango dira eta 10 “bestelakoak” deritzon atalean sartu dituzte; gehienbat informatikarekin lotura duen “software” materiala da. Baina gatozen harira, haur literatur aretoa azoka egunetan eta orduetan egongo da zabalik. Egun osoan zehar erakusketa girotua egongo da, eta umeek ikusgai izango dute adinez sailkatuta egongo diren liburuak. 2004. urteko liburu gomendagarriekin eta 2005eko argitalpen berriekin osatuko dute erakusketa eta hauekin egindako irakur-gida euro batean eskuratu ahal izango da.Haur literatur aretoan bi begirale izango dira laguntzeko, informatzeko, eta ekintzak zein diren jakiteko. Ipuin kontalarien saioak, tailerrak edota liburu aurkezpenak izango dira.

Izan zaitez lehena »

The URI to TrackBack this entry is: http://txikitxokoa.blogsome.com/2005/12/07/durangoko-azokako-nobedadeak-eta-haur-txokoa/trackback/

Oraingoz ez dago iruzkinik.

RSS feed for comments on this post.

Utz ezazu zure iruzkina

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

OHARRA: Iruzkinak ez dira idatzi bezain proto argitaratuko, administratzaileak irakurri eta onartu ondoren azalduko dira.




:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

<<(-)>>