2005-12-5

Nazioarteko Euskararen Eguna.

Filed under: Besteak

Pasa den ostiralean, nahiz eta eguna larunbatean izan, ikastola mailan, gure hizkuntzaren eguna zela eta, gure inguruko txiki eta ez hain txiki direnek, egun hau jolasak eginez, ekintzak eginez… ospatzen zuten, baina batez ere, umeak EUSKARAZ hitz egitera bultzatzeko egun handia zen, nahiz eta badakigun, egun hartan ez ezik, urte guztian zehar, euskaraz komunikatu behar dugula, gure altxor hau gal ez dadin. Goizean 6 urtetik aurrerako umeek jolasak egin zituzten eta arratsaldean aldiz, 5 urte baino gutxiago dutenek, ARGITXOren bisita eduki zuten beraien ikastolan. Argitxo etortzearekin batera, merienda eman zieten eta ondoren musikaz lagundurik, dantzatzeko aukera izan zuten. Umetxo batzuek arreta berezia piztu ziguten. Hauen artean geunden bitartean, lau bat umetxo irakasle batekin zeuden eta hauek euskara ulertzeko zailtasunak edo zituzten, baina ohartu ginen, nahiz eta beraiek euskaraz jakin ez, beste umeek euskaraz hitz egiten zietela, hau horrela izanik, garbi ikusten da ez dakitenek ikasi egingo dutela, dakitenek hitz egiten badiete. Bestalde, beren lagunek gazteleraz mintzatuko baliete, ez lukete euskararen beharra inoiz somatuko, beraz EUSKARA ez zen eremu zabalagoetara zabalduko. Hau garbi ikusten dugu lema honetan:

“HIZKUNTZA BAT EZ DA GALTZEN EZ DAKITENEK IKASTEN EZ DUTELAKO, DAKITENEK ERABILTZEN EZ DUTELAKO BAIZIK!”

Beraz honekin guztiarekin, guraso nahiz ikasle denei EUSKARAZ hitz egitera, abestera,… bultzatzen zaituztegu, nahiz eta gaizki jakin, lasai egon piskanaka-piskanaka egunen batean lotsarik ez izatera eta euskara hutsean ezin baino hobeto komunikatzera helduko baitzarete. Bukatzeko hau besterik ez esatea geratzen zaigu: EUSKALDUNA NAIZ ETA HARRO NAGO eta EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ!!

Izan zaitez lehena »

The URI to TrackBack this entry is: http://txikitxokoa.blogsome.com/2005/12/05/nazioarteko-euskararen-eguna/trackback/

Oraingoz ez dago iruzkinik.

RSS feed for comments on this post.

Utz ezazu zure iruzkina

Line and paragraph breaks automatic, e-mail address never displayed, HTML allowed: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>

OHARRA: Iruzkinak ez dira idatzi bezain proto argitaratuko, administratzaileak irakurri eta onartu ondoren azalduko dira.




:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

<<(-)>>