Filma hau gure eskualdean ikusi ahal izateko egun batzuk itxaron beharko ditugu, nahiko berandu gabiltzala pentsatzen dugu, orain dela dexente albistea ikusia edukiko duzuela pentsatzen dugulako. Hemen filmea nola grabatua dagoenaren aurrerapena erakutsiko dizuegu, bestalde, filmearen nondik norako bat erakusten diguna ere. Jakingo duzuenez, ezin dugu euskaraz dagoela esan, filma ezin baitugu euskaraz ikusi, baina, gazteleraz bai ordea.
Filma lehengo liburuen segida da eta bertan, Harry Potterrek, Quidditcheko Munduko konpan parte hartzeko zuen ametsa gauzatzen du, bertara joanez, bere lagun Hermione eta Ron alboan dituelarik. Baina gauza ez dira entzuten diren bezain politak izan behar, Dumbledore irakasleak hurrengo Hiru magoen torneo Hogwartsen izango dela baieztatzen du, horrela, Suzko Kalizak, jangelan daudelarik, Durmstrang Victor Krum, Fleur Delacour de Beauxbatons, azkenik, Hogwartsko ume mimatua, Cedric Diggory izenak ematen ditu, torneoan parte hartzeko. Baina, bat-batean, azken izena jakitera ematen du: Harry Potter. Honek Kaliz bertan ez zuela bere izena sartu eta ez zuela parte hartuko baino Kalizaren erabakia ezin denez kritikatu, parte hartzera behartuta dago.
Harryk irakasleekin txapelketa hau lantzen saiatzen da…. Zer gertatuko da ondoren? Guk ez dakigu, jakiteko zirrara baduzue, 25era harte itxaron beharko dugu, baina, hori bai lehentxeago esanda bezala, gazteleraz izan beharko da!

Je, je… Bitxia benetan hegoamerikarrek erabiltzen duten tonua bikoizketa egiterakoan. Bidalketa polita. Baina zuek ez al dituzue ba azterketak egun hauetan?. Fisikakoa pasa delako honez gero erlajaturik ala?
Comment by jolaus — 2005-11-17 @ 21:42