2005-11-26

Txontxongilo jaialdia.

Datorren astelehen eta asteartean, hilak 29 eta 30, txontxongilo jaialdia ospatuko da Ordiziako Herri Antzokian. Lehenengoa egunean Venezuelatik etorritakoak izango dira, TEATRO DE TITERES LA PAREJA, “Panchito Mandefuá” lana erakutsiko dutelarik. Bigarrenean ordea, SONG SONG SONG taldea dugu, Taiwandik etorriak eta bere “El magistrado de la muerte” lana erakutsiko digute. Biak 18:00etan izango dira. Une entretenigarri eta pozgarri bat igarotzeko aukera paregabea!

2005-11-22

Olentzero etxeetan dugu aurki!

Filed under: Jostailuak

Telebista ikustean, jadanik edozein momentuan, gabonetako iragarkiez josirik ditugu programa guztiak. Baina umeak hasiak dira Olentzerori edota Erregeei zer eskatuko dieten pentsatzen…BIZAK jostailu markak duen orrialdean jostailu ezberdinak ikusten ari ginela, hiru jostailuk txundituta utzi gaituzte, gaur egungo teknologia noraino doan! Bertan delfin, marrazo eta manta arraina aparte hartuz bakoitzaren azalpentxo bat emango dizuegu:

Beren gidatzeko gailuak uretan sartu daitezke eta hauek ur barnetik edo kanpotik gidatzea ahalbideratzen du. Murgiltzea edota irteteak ikus ditzazkezu. Bereizgarri bat mantaren kasuan, irristakorrena da eta horizontalean naiz bertikalean buzeatzeko gai da.Marrazoarena aipatzerakoan, hegalen benetako mugimendua ikus ditzazkegularik.

Informazio gehiago nahi baduzue jo ezazue orri honetara.

2005-11-18

Durangoko azoka.

Gabonak gertu direla eta, ohikoa da Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren berri izatea.Abenduaren 7tik 11ra irekiko ditu ateak Landako erakuslekuan bere 40. ekitaldia. Musikan eta literaturaz gain, euskarazko software zein aldizkarigintzan sortutako azken nobedadeak, bai eta Euskal Herriaren gainean edo euskal gaien gainean sortu diren azkeneko argitalpenak ere izango ditugu ikusgai.

Bertan umeentzat nahiz helduentzat diren liburu, diska, jolas, egutegi…izango ditugu ikusgai eta eskuragai.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazue orrialde honetara.

2005-11-17

Harry Potter

Filed under: Besteak

Filma hau gure eskualdean ikusi ahal izateko egun batzuk itxaron beharko ditugu, nahiko berandu gabiltzala pentsatzen dugu, orain dela dexente albistea ikusia edukiko duzuela pentsatzen dugulako. Hemen filmea nola grabatua dagoenaren aurrerapena erakutsiko dizuegu, bestalde, filmearen nondik norako bat erakusten diguna ere. Jakingo duzuenez, ezin dugu euskaraz dagoela esan, filma ezin baitugu euskaraz ikusi, baina, gazteleraz bai ordea.


Filma lehengo liburuen segida da eta bertan, Harry Potterrek, Quidditcheko Munduko konpan parte hartzeko zuen ametsa gauzatzen du, bertara joanez, bere lagun Hermione eta Ron alboan dituelarik. Baina gauza ez dira entzuten diren bezain politak izan behar, Dumbledore irakasleak hurrengo Hiru magoen torneo Hogwartsen izango dela baieztatzen du, horrela, Suzko Kalizak, jangelan daudelarik, Durmstrang Victor Krum, Fleur Delacour de Beauxbatons, azkenik, Hogwartsko ume mimatua, Cedric Diggory izenak ematen ditu, torneoan parte hartzeko. Baina, bat-batean, azken izena jakitera ematen du: Harry Potter. Honek Kaliz bertan ez zuela bere izena sartu eta ez zuela parte hartuko baino Kalizaren erabakia ezin denez kritikatu, parte hartzera behartuta dago.

Harryk irakasleekin txapelketa hau lantzen saiatzen da…. Zer gertatuko da ondoren? Guk ez dakigu, jakiteko zirrara baduzue, 25era harte itxaron beharko dugu, baina, hori bai lehentxeago esanda bezala, gazteleraz izan beharko da!


2005-11-10

Errotulagailu garbigarriak!

Filed under: Besteak

Gaur zure umea, erropa, aurpegi eta eskuak margotuta etorri zaizula etxera?Hori entzun al dut? Hemen aipatzen dizkizuegu CRAYOLA errotulagailuen markak, atera berri dituen errotulagailu garbigarriak. Nahiz eta etxeko hormak, armairuak, erropa, aurpegia… margotuta azaldu, errotulagailu hauek urez pasatuta tinta joan egiten da, ez duzu ez jaboirik ez beste garbigarririk behar. Hauek, punta borobila dute eta umeek indarra egiten badute ere, gogorrak dira, urte bat baino gehiago duten umeentzat bereziki pentsatuak baitaude. Hau horrela izanda, zuen txikiekin tarte eder bat igaro ahal izango duzue, bere barrabaskeriak kontuan izan gabe!!Horrela ba, gozatu zuen txikitxoekin!!

<<(-)>>