Kaixo!
Oraingoan, jakiekin loturik gatoz. Italiar jatorriko jaki ezagun honek, batzutan auskalo ze osagai dituen!!Noizbait jarri zara pentsatzen?Hemen proposatzen dizueguna pizza dibertigarri eta apetitu onekoa etxean bertan bakoitzak egiteko okasioa da.
Umeen jaki gustokoenetakoa izaten delarik, zuk aukeratutako osagarriekin plater osasuntsua prestatzeko aukera izanik, aurpegi, apaingarri, marrazki…zure imaginaziotik aterako gauzak jarriz, umeak osasuntsu bazkaldu edo afalduko du!
Dendetan erositako jaki honek, hestebeteak bakarrik ditu eta honek grasak bikoiztu besterik ez du egiten. Hau horrela izanik, zuk tomate naturala bota iezaiozu, ondoren hestebete horien ordez, atuna, urdaiazpikoa eta oilasko zatiak jar diezaizkiezu, honez gain, barazkiak ere erantsi ditzazkezu, nahiz eta haurtxoei horrenbeste ez gustatu, aurpegiak…marraztuz marrazki ezberdinez entretenituko da eta ez da konturatuko jaten ari denaz, baina ondo elikatutzeko beste bide bat da.
Oliba txikiak: begiak egiteko erabil ditzazkezue.
Urdaiazpiko tirak: begiak, ahoa edota sudurra egiteko.
Azenarioa edota gazta: ilea egiteko.
Perretxikoak: sudurra egiteko.
Azkenik masa prestatu eta ez baduzu horretarako denborarik, labean txigortzeko ogia erabil dezakezu, hau esan ondoren, zure imaginazioa martxan jartzea besterik ez da falta eta gure partez ON EGIN esatea besterik ez zaigu geratzen!!

Ikasle blogariak
Honako hau Berria egunkarian aurkitu dut urriaren 29ko alean. Agertzen den moduan eskaintzen dizuet:
“Teknologia berriak gero eta txertatutagoak daude ikastetxeetan. Gero eta ikasgela gehiagotan dago ordenagauluren bat; hala, askok uzten dituzte arkatza eta papera albo batera eta aukeratzen dute ordenagailua lan egiteko.”
Trackback by txelis — 2005-10-30 @ 18:27