Kaixo!
Oraingoan, jakiekin loturik gatoz. Italiar jatorriko jaki ezagun honek, batzutan auskalo ze osagai dituen!!Noizbait jarri zara pentsatzen?Hemen proposatzen dizueguna pizza dibertigarri eta apetitu onekoa etxean bertan bakoitzak egiteko okasioa da.
Umeen jaki gustokoenetakoa izaten delarik, zuk aukeratutako osagarriekin plater osasuntsua prestatzeko aukera izanik, aurpegi, apaingarri, marrazki…zure imaginaziotik aterako gauzak jarriz, umeak osasuntsu bazkaldu edo afalduko du!
Dendetan erositako jaki honek, hestebeteak bakarrik ditu eta honek grasak bikoiztu besterik ez du egiten. Hau horrela izanik, zuk tomate naturala bota iezaiozu, ondoren hestebete horien ordez, atuna, urdaiazpikoa eta oilasko zatiak jar diezaizkiezu, honez gain, barazkiak ere erantsi ditzazkezu, nahiz eta haurtxoei horrenbeste ez gustatu, aurpegiak…marraztuz marrazki ezberdinez entretenituko da eta ez da konturatuko jaten ari denaz, baina ondo elikatutzeko beste bide bat da.
Oliba txikiak: begiak egiteko erabil ditzazkezue.
Urdaiazpiko tirak: begiak, ahoa edota sudurra egiteko.
Azenarioa edota gazta: ilea egiteko.
Perretxikoak: sudurra egiteko.
Azkenik masa prestatu eta ez baduzu horretarako denborarik, labean txigortzeko ogia erabil dezakezu, hau esan ondoren, zure imaginazioa martxan jartzea besterik ez da falta eta gure partez ON EGIN esatea besterik ez zaigu geratzen!!
ENGLISH FOR LITTLE CHILDREN
Baliabide honen bitartez, atzerritar hizkuntza indartsu hau, ingelera, txikiek aurrera begira ondo menperatu ahal izateko hemen duzue lehen urratsak emateko aukera bikaina. Gure ikastolako IKTeroak orrialdea begiratzen ingelerako baliabide batzuk aurkitu ditugu eta sakonki aztertu ondoren, beren eginkizuna egoeraren arabera alda daitekeela ikusi dugu. Batetik, ikastolan, irakasleek, haurtxoei erakutsi eta bertako gauzak lantzeko erabil dezakete, honez gain, etxean lantzeko aukera ere ematen du.
Hasteko hitzez hitz ahoskera lantzekoak, ondoren eman beharreko pausoak, irakurtzen hasteko urratsak eta gero hobetzen segitzeko aukera ere badago. Bestalde, gure gomendioa, aurrreko orriak ikusi ondoren, segidan aipatzen dugun orrialdea bisitatzera gonbidatzen zaituztegu, honek “hitz egiten” baitu eta agian piska bat zahartxegoentzat den arren, marrazki politak eta dibertigarriak ditu, hau hemen sakatuz ikus dezakezue, ondoren bi maila edukiko dituzue aukeratzeko, gainera hauen artean hamar gai ezberdin izango dituzue: janariari buruz, animaliak, familia…hautatu ahal izateko. Bukatzeko esan beharra dago bi maila hauen arteko ezberdintasuna hiztegian datzala.
KAIXO!!
Hemen gatozkizue berriz ere!Zaila da aurkitzea gure herrian bertan, txikientzat antolatutako ekintzak, jolasak…baina oraingoan bat aurkitu dugu!Hitzarok antolatu du, urriaren 4tik abenduaren 22ra arte izango da dirua kontu korronte batean sartu behar da…Jakin dugunez, LHko ikasleentzat bakarrik da!
Informazio gehiago nahi baduzue egin klik hemen.
Barkatu beranduegi argitaratze arren berria, bainan izen emateko epea pasa da, hurrengo batean saiatuko gara aldez aurretik adierazten.